-
Konpostajea
Kale etxean bizi naiz, auto-konposta egin dezaket? Nola?Bai. Bi aukera daude, bermikonposta eta auzokonposta. Lehena, bermikonposta, etxeko kubo baten tamainako konpostagailu batekin egiten da, bertan zizare berezi batzuen bidez hondakin organikoak konpost bilakatzen dira, ez usainik ez mantentze lan berezirik gabe (nahiz eta zizareak izan ez dute bizirik mantentzeko lanik ematen). Beste aukera auzo-konposta da, pixkanaka udalerri guztietan eta auzo guztietan jartzen joango den ekimena, bertan gune publiko batean jarritako konpostagailu handiez konpostatzen da. Gune hauek gutxienez 8 etxebizitzek partekatzen dituzte, eta beraz, hauen guztien elkarlanaren artean sortzen da konposta. -
Konpostajea
Auzo-konpostaren eta auto-konpostaren artean desberdintasunik ba al dago?Auzo-konposta gutxienez 8 bizilagunen artean eginiko auto-konposta da. Desberdintasun bakarra 8 bizilagunek osatutako komunitatean egin beharreko elkarlana litzateke. Auto-konposterako berriz derrigorrezkoa da lur zati bat izatea edo bestela konpostagailua elkarbanatzeko beste norbaiten baimena. -
Konpostajea
Auzo-konpostan zer konpostatu daiteke?Auto-konpostean bezala hondakin organiko guztia konposta daiteke. Oro har konposta egiteko ohikoak diren maneiu neurriak errespetatu behar dira, hasi aurretik emango zaien trebakuntzan eta gidaliburuan azaltzen dira neurri hauek. -
Birziklapena
Ontzi arinek leku asko hartzen didate eta ezin ditut etxean eduki, zer egin dezaket?Ontziek leku gutxi hartzeko, hustu ondoren, barruan duten airea kenduko diegu. Oso erraza da: ontziak trinkotzeko, aski da horiek ondo zanpatzearekin. -
Birziklapena
Ontzi arinak (jogurt poteak, latak, tetabrick-ak...) garbitu egin behar dira?Ez, ez da derrigorrezkoa ontziak garbitzea. Hala ere, usainak ekiditeko, janari-hondar handiena urarekin kentzea aholkatzen dugu. -
Birziklapena
Nola jakin dezaket ontzi arinetara zer bota dezakedan?Webgune honetan dagoen Zer Non gidan azaltzen dira ohikoak diren hondakinak nora bota.
-
Birziklapena
Zer da birziklaezina edo errefusa dena?Birziklaezina dena hondakinen zati txiki bat besterik ez da, plastiko gutxi batzuk, erratzarekin eta aspiragailuarekin bildutako hondakinak, hortzetako haria, eta honelako kontu txiki batzuk soilik dira. Web gune honetan Zer Non gidan agertzen dira zer nora bota eta zer den zehazki birziklaezina dena. -
Birziklapena
Zer eraman behar dut garbigunera?Web gune honetan garbiguneari dagokion atalean agertzen da zehatz mehatz zer eraman daitekeen garbigunera. -
Birziklapena
Esnearen kaxei tapa kendu behar zaie?Esne kaxen tapa ere ontzi arinen edukiontzira botatzen da, beraz, ez da nahitaezkoa. Dena den, bereiztu ezkero, ondoren birziklapen plantarako hobe izango da. -
Murriztea, Birziklapena
Harategiko edo arrandegiko paperekin zer egin? Plastiko eta papera batuta datoz...Garbia, papera eta kartoira. Zikina eta/edo argizariduna/plastifikatua, errefusa. Beste batzuk erraz bereizten dira eta sailkapena egin ahalko da.
Paper hutsa bada eta janariz zikinduta badago, materia organikora.
Dena den, aukera izanez gero, tuperrak erabiltzea da onena, hondakinik ez baitugu sortzen.