- 
										BirziklapenaOntzi arinek leku asko hartzen didate eta ezin ditut etxean eduki, zer egin dezaket?Ontziek leku gutxi hartzeko, hustu ondoren, barruan duten airea kenduko diegu. Oso erraza da: ontziak trinkotzeko, aski da horiek ondo zanpatzearekin.
- 
										BirziklapenaOntzi arinak (jogurt poteak, latak, tetabrick-ak...) garbitu egin behar dira?Ez, ez da derrigorrezkoa ontziak garbitzea. Hala ere, usainak ekiditeko, janari-hondar handiena urarekin kentzea aholkatzen dugu.
- 
										BirziklapenaNola jakin dezaket ontzi arinetara zer bota dezakedan?Webgune honetan dagoen Zer Non gidan azaltzen dira ohikoak diren hondakinak nora bota. 
- 
										BirziklapenaZer da birziklaezina edo errefusa dena?Birziklaezina dena hondakinen zati txiki bat besterik ez da, plastiko gutxi batzuk, erratzarekin eta aspiragailuarekin bildutako hondakinak, hortzetako haria, eta honelako kontu txiki batzuk soilik dira. Web gune honetan Zer Non gidan agertzen dira zer nora bota eta zer den zehazki birziklaezina dena.
- 
										BirziklapenaZer eraman behar dut garbigunera?Web gune honetan garbiguneari dagokion atalean agertzen da zehatz mehatz zer eraman daitekeen garbigunera.
- 
										BirziklapenaEsnearen kaxei tapa kendu behar zaie?Esne kaxen tapa ere ontzi arinen edukiontzira botatzen da, beraz, ez da nahitaezkoa. Dena den, bereiztu ezkero, ondoren birziklapen plantarako hobe izango da.
- 
										Murriztea, BirziklapenaHarategiko edo arrandegiko paperekin zer egin? Plastiko eta papera batuta datoz...Garbia, papera eta kartoira. Zikina eta/edo argizariduna/plastifikatua, errefusa. Beste batzuk erraz bereizten dira eta sailkapena egin ahalko da. 
 Paper hutsa bada eta janariz zikinduta badago, materia organikora.
 Dena den, aukera izanez gero, tuperrak erabiltzea da onena, hondakinik ez baitugu sortzen.
- 
										BirziklapenaPoteen (piperrak, zainzuriak...) paperarekin zer egin?Papera errez bereizten bada, papera eta kartoira bota. Itsatsita badago, birziklatze plantan kenduko zaio.
- 
										BirziklapenaOntzi arinak zer dira?Yogur poteak, esne poteak, metalezko poteak, plastikozko tapak, garbitzeko produktuen ontziak...
- 
										BirziklapenaHondakinak garbigunera eramateagatik ordaindu egin behar da?Ez. Garbigunea doako zerbitzua da.

