MENDIALDEA MANKOMUNITATEAk (aurrerantzean, Mankomunitatea) pribatutasun-politika hau prestatu du interesdun guztiei egiten dituen datu pertsonalen tratamenduei buruzko informaziorik zabalena eskaintzeko.
Informazio hau eskuratzen duen norbaitek ulertzen ez badu, erakundeko Datuak Babesteko Ordezkariarekin harremanetan jar daiteke dbo@mendialdea.eus.
Gomendagarria da erabiltzaileak, bere datu pertsonalak Web formularioetako edozeinetan edo Mankomunitateko bulegoetan fisikoki eskuragarri dauden formularioetan eman aurretik, arretaz irakurtzea bertan laburbilduta adierazten den Oinarrizko Informazioa. Erabiltzaileak beti zabal dezake informazioa pribatutasun-politika honetara joz.
NOR DA DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
El responsable del tratamiento de los datos personales es MENDIALDEA MANKOMUNITATEA con domicilio en Elbarren, 1 31880 Leitza (Navarra).
Telefonoa: 948 510444
Harremanetarako helbidea: info@mendialdea.eus | dbo@mendialdea.eus
ZEIN HELBURUREKIN TRATATZEN DIRA ZURE DATUAK?
Mankomunitateak datu pertsonalak hainbat helbururekin tratatzen ditu, egiten dituen tratamendu-jarduera bakoitzari lotuta. Web honetako DATUEN BABESA atalean daude eskuragarri, tratamendu-jardueren erregistroan. Jarduera bakoitzeko, tratamenduaren helburua identifikatzen da.
Harremanetarako inprimakiaren bidez jasotzen diren datuak biltzearen helburua interesdunen eskaerei, iradokizunei eta zalantzei erantzutea da eta haiekin harremanetan jartzea, eskatutako informazio osagarria eskaintzeko.
ZEIN DA DATUEN TRATAMENDUA LEGITIMATZEN DUEN OINARRI JURIDIKOA?
Datuen tratamendua legezko betebeharrak betetzeko, interes publikoan edo botere publikoak gauzatzean egindako misioak betetzeko, kontratu bat gauzatzeko edo adostasuna oinarri hartuta egiten da; kasu horretan, baiezko ekintza argi baten bidez eman beharko da.
Mankomunitateak egiten dituen tratamendu-jarduera bakoitzerako lege-oinarria kontsulta dezakezu tratamendu-jardueren erregistroan.
ZENBAT DENBORAZ GORDETZEN DITU MANKOMUNITATEAK DATUAK?
Oro har, emandako datu pertsonalak behar den denboran gordeko dira, eskatzen diren helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko. Hala ere, Mankomunitateak artxiboei eta dokumentazioari buruzko foru-araudia beteko du.
Tratamendu bakoitzari eragiten dion kontserbazio-irizpidea kontsulta daiteke tratamendu-jardueren erregistroan.
NORI JAKINARAZTEN ZAIZKIO DATU PERTSONALAK?
Oro har, legezko betebeharra badago bakarrik komunikatzen dira datuak, baina beste datu-komunikazio batzuk ere egin daitezke, bidezko tratamenduko beste kasu batzuetan oinarrituta. Mankomunitateak egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzaren hartzaileak kontsulta ditzakezu tratamendu-jardueren erregistroan.
Mankomunitateak datuen tratamendua eskatzen duen zerbitzuren bat kontratatzen duen erakunde edo pertsonek ere izango dute datu pertsonaletarako sarbidea. Kasu horietan, kontratu baten arabera egingo da sarbidea, eta kontratu horretan berme guztiak jasoko dira, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 28. Artikuluaren arabera.
ZEIN DA DATUEN JATORRIA?
Oro har, Mankomunitateak tratatzen dituen datuak interesdunarengandik bertatik lortzen dira; hala ere, tratamendu-jardueren erregistroa kontsulta daiteke, eta bertan zehazten dira interesduna ez den beste jatorri batzuetako datuen tratamenduak.
NOR DA DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIA?
Datuak Babesteko Ordezkaria (DBO) pertsona fisiko edo juridikoa da, modu independentean araudia betetzen dela gainbegiratzen duena, arduradunari datu pertsonalen babesari buruzko aholkuak ematen dizkiona eta oinarrizko eskubide horren errespetua bermatzen duena. DBOk ez du jarraibiderik jasotzen bere eginkizunak betetzeari dagokionez, eta sekretua edo konfidentzialtasuna gordetzeko betebeharra du.
Mankomunitateak datuak babesteko ordezkari bat izendatu du. Edozein pertsona jar daiteke harremanetan berarekin, datuen tratamenduei buruzko zalantzak argitzeko, dagozkion eskubideak baliatzeko edo gai horri buruzko edozein iradokizun edo erreklamazio egiteko. Erreklamazio hori eragindako pertsonak egin dezake, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan aurkeztu aurretik. Kasu horretan, DPDk kaltetutako pertsonari jakinaraziko dio bere erreklamazioari buruz hartutako erabakia, bi hilabeteko epean, erreklamazioa jasotzen duenetik zenbatzen hasita.
Ordezkariarekin harremanetan jartzeko modua honako hau da: dbo@mendialdea.eus edo posta bidez, politika honen hasieran adierazitako Mankomunitatearen helbidean (Datuak Babesteko Ordezkariaren izenean).
ZEIN ESKUBIDE DITUZTE INTERESDUNEK?
Interesdunek honako eskubide hauek balia ditzakete:
| Datuetan sartzeko eskubidea |
Honako hauei buruzko informazioa lortzeko eskubidea:
|
| Zuzentzeko eskubidea | Datu pertsonal zehaztugabeak edo osatugabeak zuzentzeko eskubidea. |
| Ezabatzeko eskubidea |
Bere datuak ezabatzeko eskubidea, egoera hauetakoren bat gertatzen denean:
|
| Aurka egiteko eskubidea | Tratamendu jakin bati aurka egiteko eskubidea, bere egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, trataera hori interes legitimoan edo interes publiko batean oinarrituta dagoenean. |
| Eramangarritasun-eskubidea |
Mankomunitateari emandako datuak formatu egituratuan jasotzeko eta beste arduradun bati helarazteko eskubidea, betiere bi baldintza hauek betetzen badira:
|
| Mugatzeko eskubidea |
Tratamenduaren muga lortzeko eskubidea, baldin eta baldintza hauetakoren bat betetzen bada:
|
| Erreklamazioa aurkezteko eskubidea |
|
Interesdunek honako baliabide hauek erabil ditzakete eskubide horiek baliatzeko:
- Mankomunitateko bulegoetan, fisikoki edo posta arruntez, Elbarren, 1, 31880 Leitza (Nafarroa).
- dbo@mendialdea.eus datuak babesteko ordezkariarengana joz.
TRATAMENDU-JARDUEREN ERREGISTROA
- Tratamenduaren arduradunaren eta DPDaren izena eta harremanetarako datuak.
- Tratamenduaren helburuak.
- Interesdunen kategorien deskribapena.
- Datu-kategorien deskribapena.
- Hartzaileen kategoriak.
- Hirugarren herrialdeetara datuak transferitzea, datu horiek identifikatuta eta berme-dokumentazio egokiarekin.
- Ahal denean:
- Datu-kategoriak ezabatzeko aurreikusitako epeak.
- Segurtasuneko neurri teknikoen eta antolamendukoen deskribapen orokorra.
Erregistro hori, Gardentasunari, Informazioa Eskuratzeko Bideari eta Gobernu Onari buruzko 19/2013 Legearen 6. bis artikuluaren arabera, argitaratu egin beharko da, eta, beraz, interesdunek eskuragarri izango dute webguneko DATUAK BABESTEKO atalean.
Azken eguneratzea, 2026ko ekainak 4
