Albisteak

2014|04|23

Mendialdea Mankomunitateak web orrialde berria estreinatu du

Arano | Areso | Goizueta | Larraun | Leitza | Lekunberri

Interneteko atari berrian hondakinen kudeaketari buruzko xehetasun guztiak kontsultatu daitezke

Mendialdea Mankomunitateak herritarrentzat eskuragarri egongo den web gune berria jarri du martxan. Atari berriak euskara eta gaztelaniazko bertsioa izango ditu ikusgai. Eskualdeko herri guztietako hondakinen kudeaketari buruzko informazioa jarri dute eskuragarri. Besteak beste, konposta gunea, birziklatzeko gunea, bilketa sistema ezberdinak eta herritarrei sortzen zaizkien ohiko zalantzak argitzen dituen txokoa aurki genitzake www.mendialdea.eus web orrialdean. Horretaz gain, Mendialdean antolatutako ekimen eta jarduera ezberdinen berri ere jasoko du atari berriak albiste eta ikusi eta ikasi atalean. Gainera, Mendialdeako Mankomunitateak aurrerantzean sare sozialetan ere oihartzuna izango du.

 

Iruzkina egin

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa