Albisteak

2014|01|10 - Konpostajea

Leitzan hiru gune jarri dituzte auzo-konposta egiteko

Leitza

50 familia inguru ari dira parte hartzen egitasmoan eta erantzuna oso ona izaten ari da.

Mendialdea Mankomunitatean ere jarri da martxan auzo-konposta egitasmoa. Zehazki Leitza izan da esperientzia pilotu hau martxan jarri duen herria. Hiru auzotan jarri dira konposta-guneak: Amazabal, Patxi Arrazola eta Manuel Lasarte auzoan, hain zuzen ere.

Dagoeneko hilabete darama martxan esperientzia honek, guztira 50 familia inguruk eman dute izena eta oraingoz oso ondo ari direla adierazi du teknikariak.

Konposta gidaliburua (PDF)

Argazkiak: Ikusi eta Ikasi atalean

 

Iruzkina egin