Albisteak

2016|05|17

ALDAKETAK:Industriarako balio anitzeko formakuntzan izen emateko epea ireki da

Arano | Areso | Goizueta | Larraun | Leitza | Lekunberri

Nafar Lansareak, Mendialdea Garapen Agentziak eta Cederna-Garalurrek elkarlanean antolatutako "Industriarako balio anitzeko formakuntza" ikastaroan izena eman ahalko da maiatzaren 17tik 25era.

Arazo teknikoak direla eta, ikastaroen datak aldatu dira.

Izen-ematea   Ekainaren 1etik 15era, 14:30 arte.

1 Formakuntza Ikastaroa, goizez:  ekainaren 23, 24, 27, 28, 29, 30 eta uztailaren 1a.

2 Formakuntza ikastaroa, arratsaldez: ekainaren 23, 24, 27, 28, 29, 30 eta uztailaren 1a.

3 Formakuntza ikastaroa, goizez: uztailaren 18, 19, 20, 21, 22, 26 eta 27a.

4 Formakuntza ikastaroa, arratsaldez: uztailaren 18, 19, 20, 21, 22, 26 eta 27a.

 

Mendialdean kokatuta dauden enpresekin batera beharren azterketa bat egin ondoren Nafar Lansareak, Mendialdea Garapen Agentziak eta Cederna-Garalurrek enpresek gehien eskatzen duten perfilera egokituko den formakuntza antolatu du.Ikastaro hauek, langabezian dauden edo bere lan gaitasunak hobetu nahi dituen pertsona guztieri zuzenduta daude.

Bi dira antolatu diren ikastaroak. Alde batetik langabetuei zuzendutakoa ikastaroa bere osotasunean egin beharko dutenak eta bestea langileentzat. Azken hauek, moduluka burutu ahalko dute formazioa. Behin izen-emate epea itxita, banaketa orekatua izan dadin, ikasleen aukeraketa egingo da.

Izena emateko jcejuelav@navarra.es  eta zalantzak argitzeko fmartinz@navarra.es helbidera idatz dezakete interesdunek.

Informazio gehiago bi dokumentu hauetan:

INFORMAZIO GUZTIA

 


 

 

Iruzkina egin