Albisteak

2020|04|27

ZERGA NEURRIAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEAK BERE JARDUERA ETEN BEHAR IZAN DUTEN ERABILTZAILEEKIKO TASAREN MURRIZKETA PROPOSATUKO DU, HAIN ZUZEN ERE ITXITAK EGON DIREN PROPORTZIOAN. 

MURRIZKETA HAU ABUZTUAN EGINGO DEN ORDAINKETAN NABARITUKO DA. IZAN ERE, ALDE BATETIK, GAUR EGUN EZIN DUGU JAKIN EGOERA HONEK ZENBAT IRAUNGO DUEN, ETA BESTETIK TASA MURRIZKETA HAU BATZAR OROKORRAK ONARTU BEHAR DU. 

gehiago irakurri

2020|03|18

HONDAKINEN ZERBITZUARI BURUZKO INFORMAZIOA ETA GOMENDIOAK


Mendialdea Mankomunitatea gaur egungo egoerak hondakin zerbitzuan izan dezakeen eragina ahal den heinean gutxitzen saiatzen ari dira. Horregatik herritar guztien laguntza behar du, batez ere honako gomendioak jarraituz.

 

GOGORARAZI NAHI DUGU GAIXO EDO BERROGEIALDIAN EZ DAUDEN HERRITARRAK GURE ETXEKO HONDAKINAK ONGI BEREIZTEA INOIZ BAINO GARRANTZITSUAGOA DELA

gehiago irakurri

2020|03|13

ALERTA EGOERAN PREBENTZIO NEURRIAK

COVID19 DELA ETA, MENDIALDEA MANKOMUNITATEAK PREBENTZIO NEURRIAK INDARTZEKO ASMOZ, ONDORENGO ERABAKIAK HARTU DITU:

- BULEGO TRAMITEAK TELEMATIKOKI EGITEA 948510444 telefono bidez edo info@mendialdea.eus helbide elektroniko bidez.

- GOIZUETAKO ETA LEITZAKO GARBIGUNEAK ITXITA EDUKITZEA

- GARBIGUNE MUGIKORRAREN ZERBITZUA ETETEA

- TRAPEROS DE EMAUSEK KUDEATZEN DUEN ETXEKO BOLUMINOSOEN BILKETA ZERBITZUA ETETEA

- TRAPEROS DE EMAUSEK KUDEATZEN DUEN RROPA ETA OINETAKOEN BILKETA ZERBITZUA ETETEA

Barkatu eragozpenak

 

gehiago irakurri

2018|12|17

GARBIGUNE INAUGURAKETA

Mendialdea Mankomunitateak bi garbigune berri izango ditu gaurtik aurrera Leitza eta Goizuetan.

Elizalde Kontseilariak inauguratu du etxeko hondakin berezientzako instalazio berria.

Gaurtik hasita etxeko hondakin berezientzako garbigune bat izango du Mendialdea Mankomunitateak, bi kokalekutan: Leitzan bat, eta Goizuetan bestea. Arano, Areso, Goizuetak Larraun, Leitza eta Lekunberriko biztanleei emango die zerbitzua, eta Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren finantzazioa jaso du.

Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari den Isabel Elizaldek inauguratu du Leitzako instalazio berria gaur goizez, Leitzako Erleta ikastetxe publikoko Lehen Hezkuntzako bigarren mailako haurrek lagunduta. Hala, garbigune berriaren estreinaldian parte hartu ahal izan dute haurrek. Gune berria etxeko hondakinen aukeraketa eta metaketara dago zuzenduta, zehazki etxeko hondakin arriskutsuetara, etxeetako tamaina handiko hondakinetara, etxeetako tamaina txikiko obretara eta inausketara.

 

gehiago irakurri

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Cookie politika

Diseinua eta garapena iametza interaktiboa