Albisteak

2018|12|17

GARBIGUNE INAUGURAKETA

Mendialdea Mankomunitateak bi garbigune berri izango ditu gaurtik aurrera Leitza eta Goizuetan.

Elizalde Kontseilariak inauguratu du etxeko hondakin berezientzako instalazio berria.

Gaurtik hasita etxeko hondakin berezientzako garbigune bat izango du Mendialdea Mankomunitateak, bi kokalekutan: Leitzan bat, eta Goizuetan bestea. Arano, Areso, Goizuetak Larraun, Leitza eta Lekunberriko biztanleei emango die zerbitzua, eta Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren finantzazioa jaso du.

Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari den Isabel Elizaldek inauguratu du Leitzako instalazio berria gaur goizez, Leitzako Erleta ikastetxe publikoko Lehen Hezkuntzako bigarren mailako haurrek lagunduta. Hala, garbigune berriaren estreinaldian parte hartu ahal izan dute haurrek. Gune berria etxeko hondakinen aukeraketa eta metaketara dago zuzenduta, zehazki etxeko hondakin arriskutsuetara, etxeetako tamaina handiko hondakinetara, etxeetako tamaina txikiko obretara eta inausketara.

 

gehiago irakurri

2018|09|27

LAN ESKAINTZA

Mendialdea Mankomunitateko Garbiguneetarako eta Hondakin Organikoen bilketa eta kudeaketarako langile baten behin behineko kontratazioa eta lan poltsa osatzeko deialdia.

Hasiera bateko lanaldia astean 14 ordukoa izango da, hau da, %40ekoa, hilabetean bi larunbata goizak sartuta. Lanaldia luzatuz joango da, zerbitzu gehiago martxan jartzen diren heinean.

AZTERKETEN BEHIN BEHINEKO EMAITZAK

 

 



gehiago irakurri

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Cookie politika

Diseinua eta garapena iametza interaktiboa