Ohiko galderak

  • Konpostajea

    Kale etxean bizi naiz, auto-konposta egin dezaket? Nola?
    Bai. Bi aukera daude, bermikonposta eta auzokonposta. Lehena, bermikonposta, etxeko kubo baten tamainako konpostagailu batekin egiten da, bertan zizare berezi batzuen bidez hondakin organikoak konpost bilakatzen dira, ez usainik ez mantentze lan berezirik gabe (nahiz eta zizareak izan ez dute bizirik mantentzeko lanik ematen). Beste aukera auzo-konposta da, pixkanaka udalerri guztietan eta auzo guztietan jartzen joango den ekimena, bertan gune publiko batean jarritako konpostagailu handiez konpostatzen da. Gune hauek gutxienez 8 etxebizitzek partekatzen dituzte, eta beraz, hauen guztien elkarlanaren artean sortzen da konposta.
  • Konpostajea

    Auzo-konpostaren eta auto-konpostaren artean desberdintasunik ba al dago?
    Auzo-konposta gutxienez 8 bizilagunen artean eginiko auto-konposta da. Desberdintasun bakarra 8 bizilagunek osatutako komunitatean egin beharreko elkarlana litzateke. Auto-konposterako berriz derrigorrezkoa da lur zati bat izatea edo bestela konpostagailua elkarbanatzeko beste norbaiten baimena.
  • Konpostajea

    Auzo-konpostan zer konpostatu daiteke?
    Auto-konpostean bezala hondakin organiko guztia konposta daiteke. Oro har konposta egiteko ohikoak diren maneiu neurriak errespetatu behar dira, hasi aurretik emango zaien trebakuntzan eta gidaliburuan azaltzen dira neurri hauek.
  • Konpostajea

    Arraskako trituradoran organikoa sar dezaket?
    Ez. Arraskako trituradorak legez kanpokoak dira.
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Cookie politika

Diseinua eta garapena iametza interaktiboa