Garapen agentzia

LEITZARAN-LARRAUN-ULTZAMAKO GARAPEN AGENTZIA

 

Non dago Garapen Agentzia?

Leitzaran-Larraun-Ultzama eskualdea du lan eremua eta zonalde osoa atenditzeko asmoz hiru herrietan dauzka jendearen harrerarako bulegoak:

  • Lekunberriko Plazaola Geltokia.
    Astelehena, asteartea.
  • Ultzamako Udaletxea.
    Asteazkena.
  • Leitzako Udaletxea.
    Osteguna, ostirala.

Dena den komenigarria da aldez aurretik 617 609328 telefono mugikorrera deitzea.

 

Zer helburu du Garapen Agentziak?

Zonaldeko garapena bultzatzea du helburu nagusia. Garapen ekonomikoa, soziala, kulturala,… etab. Hau da, herri hauen garapena arlo ezberdinetan bultzatu eta indartu.

 

Zer egiten da Agentzia honetatik helburu hau lortzeko?

Erakunde lokalekin hala nola biztanlegoarekin egiten dugu lan.

  • Erakunde lokalekin:
    • Hauek sustatzen dituzten proiektuetan aholkularitza eskeini.
    • Zonalderako interesgarriak diren proiektuetan edo ekimenetan parte hartu.
  • Biztanlegoarekin:
    • Enpresa edo negozio bat martxan jartzeko asmotan dabilenari bere ideia aurrera ateratzeko eman beharreko pauso guztien informazioa ematen diogu. Hau da, empresa ideia horren bideragarritasuna edo biabilitatea aztertu dezakegu, bete beharreko legadiaren berri ematen zaio, enpresa ereduena, egin beharreko tramitazioarena (tramitazio administratibo, juridiko, fiskala, kontablea, teknikoa,… etabarren aholkularitza) eta azkenik, bere enpresaren finantziaziorako jaso dezakeen subenzioen edo dirulaguntzaren berri ere izaten du zerbitzu honen bidez.
    • Era berean, enpresa, negozioa edo aktibitate ekonomikoa martxan daukanari, tokia aldatu, handitu, langileak hartu, …etab, laguntza eta aholkularitza eskaintzen zaio.

 

Norengana jo behar du kontsulta bat egin nahi duen edozeinek?

Elena Irigoyen da Agentzia honen arduraduna eta zerbitzua ahalik eta hurbilen izateko, hau da bere kontaktoa: telefonooa: 617 609328. E-maila: mendialdea@cederna.es

CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa