Albisteak

2016|09|08 - Murriztea | Birziklapena

Nafarroako Gobernuak hondakinen murrizketaren inguruko lehiaketa antolatu du ikasleentzat

Arano | Areso | Goizueta | Larraun | Leitza | Lekunberri

Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bidez, Nafarroako gazteei eta ikasleei zuzendutako bi lehiaketa interesgarri abiatuko ditu irail honetan; ingurumena izanen dute ardatz, zehazki, hondakinen murrizketa. Izena emateko epea irailaren 22ra arte izanen da zabalik.

2017-2027ko Nafarroako Hondakinen Plana onesteko tramitazioa bitartean eginen dira lehiaketak. Planak biltzen dituen neurrietako bat hondakinek ekonomiarako, ingurumenerako eta gizarterako duten garrantziari dagokionez herritarrek duten ikuspegia hobetzea da eta, orobat, herritarren inplikazio aktiboa lortzea hondakinen prebentzioan eta kudeaketan. Hori guztia errazago lortuko da gure ikasleen parte-hartzeari esker.

Literatura lehiaketa, alegia, mikrokontakizunena, Lehen Hezkuntzako 3. ikasmailatik 6.era bitarteko Nafarroako Foru Komunitateko ikasleei zuzenduta dago eta sariak adinaren araberako bi kategoriatan banatuko dira. Kontakizun labur bat idatzi behar dute egunero etxeko hondakinak murrizteko egin daitezkeen ekintzei buruz; Nafarroa Europa mailako erreferentea da kontu horretan. Lehiaketa honetara aurkezten den ikastetxe bakoitzak bere finalistak hautatu beharko ditu, kategoria bakoitzeko bat, ikastetxearen ordezkari izan daitezen.

Mikrobideoen lehiaketan, aldiz, bideo labur bat egin behar dute hondakin gutxiago sortzeko egunero egin daitezkeen ekintzei buruz. Honako honetan, 12 urtetik gorako lehiakideak smartphone bat edo beste gailuren bat baliatuz ingurumenaren arloko ikus-entzunezko sorkuntzan barneratuko dira.

Banakako edo taldeko sariak izanen dira kategoriaren arabera, oinarrietan azaltzen den gisan. Hemen aurkituko dituzue argibide guztiak

Animatu parte hartzera!

Material osagarria

 

Iruzkina egin

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua | Diseinua eta garapena iametza interaktiboa