Albisteak

2014|05|07 - Konpostajea

Haur guraso eta eskolen XV. Topaketak eta Konposta eguna antolatu dituzte Leitzan

Leitza

Goizean hasi eta arratsaldera arte luzatuko den egitaraua prestatu dute maiatzaren 10erako.

Larunbat honetan haur, guraso eta eskolen XV.topaketak eta konposta egunerako egitarau oparoa prestatu dute Leitzan. Goizeko 11:00etan, plazatik abiatuko den kalejirarekin emango diote hasiera egunari. Horren ostean, Manuel Lasarteko gunean, hondakin organikoen kudeaketa eta konpostari buruzko hitzaldia egongo da. Ateratako konposta ere banatuko da.

Irrien lagunen kluba ere Leitzan izango da larunbat honetan eta 12.00etan haurrentzako tailerrak antolatuko dituzte. Herri bazkaria Karrapen izango da 14:00etan eta arratsaldea girotzeko jolasak eta atsaldekoa izango dira Leitzako plazan.

 

Iruzkina egin